2009-04-23

Udaberriko kontzertuak


Bizkaiko abesbatzek duten beste kontzertu garrantzitsuen artean Udaberriko kontzertuak dira, euskal herriaren barruan egindako kontzertuak dira, abesbatz bakoitzak data eta herri zehatzak dauzkate eta eramango duen programa erabaki beharko du. Normalean kontzertuan folkloreko abestiak, euskal herriko kanta tradizionalak baita habanerak egotea ohikoa da.

Begoñako kontzertuak

Bizkaiko abesbatzen kontzertu garrantzitsuenetarikoak Begoñan orain dela urte asko antolatzen hasi ziren kontzertuak dira, urtero egiten den gauza da, urte hasieran, eta asteburuero hilabetearen zehar abesbatz pilo bat pasatzen dira hemendik. Kontzertu hauetan balorapenak egoten dira eta abesbatz bakoitzari nota bat jartzen zaio, nota horren arabera hurrengo urtean kontzertu hauetan parte hartu ahal izango duten erabakitzen da.

Ondoren urte honetan "Jatorki" abesbatzak Begoñako kontzertuan emandako programaren abesti baten bideoa aurkezten dut.


2009-04-01

Abesbatzak, sarrera

"Betidanik izan dut gustoko abestea, eta abesbatzetako lana, ahots desberdinak sortutako melodiak, hauen arteko harremana eta armonia etab. Egun batean, 14 urte nituelarik abesbatz bateko berri bat ikusi nuen, non jendea bilatzen ari zirela zioen, eta frogatzea erabaki nuen beldurrez-beldur; hortik aurrera bi abesbatxetan egon naiz. Lehenengoa, Txori-Kantari abesbatxa, gazteen abesbatz bat, eta geroago Jatorki abesbatzean"

Blog-ean hauei buruz mintzatzeaz aparte, abesbatzei buruz jakin beharreko antolaketa, sozietateak, berriak, informazioa etab ipino dut.

Abesbatzak gainera folklorea mantentzeko eta jendeari honetaz gozatzeko aukera ematen diotela deritzot, beraien errepertorioen barruan musika hau garrantzia handia izaten baitu. Honetaz aparte: barrokoa, sakroa, eta era guztietako polifonia lantzen dute orokorrean.

Abesbatz mota asko daude: ahots zuriena (emakumeak), ahots grabeetakoa (gizonak), mixtoa… (sopranoa, tenorea, kontraltoa eta baxua), haurren abesbatzak… Dena den, gai hauetan pixkana joango gara barneratzen.