2009-06-08

Webquest-en komentarioa




Webquest honetan abesti bat egitea eskatzen da, konpositore lana egitea. Hasieran proposamena azaltzen da eta bigarren baten egin beharreko lana zehazten da




Prosezua azaltzen zaie ondoren, nola 3 edo 6 pertsonen artean egitea gomendatzen den, eta lana banatzea: idazleak, konpositoreak eta musikariak edo soinu teknikoak



Amaitzeko ebaluazioa nola izango den azaldu eta zorionak eman!

"Armonía" Bloga



Interesgarria iruditu zait, nahiz eta abesbatzeei buruzkoa ez izan, "Armonía" bloga komentatzea, bertan haurrentzako musikari buruzko informazioa dago, eta honekin zerikusirik dituzten berriak eta materiala ere. Bisitatzekoa iruditzen zait, batez ere hezkuntza arlokoak garenentzat

"Musica coral, una pasión" Bloga

Informazioa bilatzen nengoelarik, blog hau topa nuen, bertan partiturak, teoria eta informazioa topa ditzakegu. Abesbatz bat osatu ahal izateko irizpide batzuk ematen ditu blogeko egileak, nire ustez oso blog interesgarria


2009-06-07

Euskal herriko instrumentuak

Abesbatzak, folklorea mantentzen dute erabatean, haien errepertorian euskal musika oso ohikoa da, eta Euskal Herriko instrumentuak ezagutzea interesgarria iruditu zait

Musika klasikoa

Slidesharen aurkitutako power point-a musikaren historiari buruzkoa


Abesbatzen oroimena

Hona hemen youtubera igo dudan bideo bat, egon naizen bi abesbatzen argazkiekin egin dut, musika Jatorki kontzertu batean abestutako "Ene izar maitia"; bideoan une asko ikusten dira, ez bakarrik kontzertuetakoak, baita ere momentu alaiak

Ikasketa prosezuaren erronka.


Blog hau, aurkezpenean esan nuen bezala, musika eta teknologia berriak batzen ditu, azken finean, erabiltzen ari garen aplikazioa, Blog-a bera, honekin zerikusi handia dauka.

Mapa kontzeptual honetan hezkuntzari buruz hitzegiten dut, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz egindako artikulua abiapuntu bezala hartuta.

Oh Happy day programa, EITB

ETB programa berri bat aurkeztu zuen urte hasieran, non 8 abesbatz parte hartuko zuten astero abesti bat aurkezten; epaimahaikoak ebaluatzen zituen bitartean; partahartzaileak: Trapagaran, Barakaldo, Bermeo, Basauri, Oñati, Donostia, Hernani eta Errenteria, azken honek irabazi zuelarik lehenengo atal horretan.

Maiatzak 24 ean programa honen bigarre atala hasi zen, non Tolosako Hodeitruk ,Orioko Salatxo, Iruñeko Kabigorri, Lazkaoko Xanbe, Eibarreko Gisasola,San Juan de luzeko
Tximitxama abesbatza , Baionako Errobi, Hendaiako Otsailan, Erandioko Mendibaiarte, Mallabiako Jasokunde, Frunizeko Lamiñe, Barañain abesbatza, Erreniegako Cendea de Zizur eta Aguraineko Eguzki Lore abesbatza.

Nire ustez programa abesbatzen ekintza zabaltzeko aproposa da.

Umeen abesbatzak

Soprano eta kontralto ahotsez osatuta egoten dira askotan (Los niños cantores de Viena); edo baxu eta tenoreekin baina hauek gizonak abesten dituzte (Dresdner Kreuzcho) Kasu hauetan ere, ahots aldaketa izaten duten umeak dira gizonen ahotsak egiten abesbatzean abesten jarraitzen dutenak.

Opera garrantzitsu batzuetan ere umeen ahotsak oso garrantzitsuak dira:



Gaurko arazoa da umeen ahots aldaketarako adina jaitsi egin dela, lehen 17 urtetararte abestu ahal zuten honelako abesbatzetan, baina orain 12-13 urterekin ahots aldaketa gertatzen da

Ahotsak abesbatzetan


















EMAKUMEZKOAK soprano mezzosoprano kontraltoa
GIZONEZKOAK Tenorea Baritono Baxua


Hona hemen, ahots motak, askotan abesbatz mixtoetan erdiko ahotsa (mezzosopranoa eta baritonoa) ez da egoten. Soprano eta tenorea ahots zorrotza egiten dutenak dira eta berriz, kontralto eta baxua grabeena

2009-06-06

"Los chicos del coro" filmea

"Les choristes" nire filme gustokoenetariko bat da, frantzesa da (2004) eta Christophe LBarratier zuzendu zuen, Barratier eta Philippe Lopes-Curval-en artean idatzita dagoena. Filmean ikusten da ume baten tristura eta musikak sentiarazten dion guztia, hau adierazpen modu bat ikusten duelarik.

"The Armed Man" proiektua


Aurreko sarreran aurkeztu dugu Karl Jenkins, egokiena iruditu zait "Basauriko abesbatzak" eta "Jatorki abesbatzak" prestatzen ari garen proiektuari buruz hitz egin ahal izateko. "The Armed Man"- musika egileak bakearen aldeko egin zuen meza bat da. Obra gerrei buruz hitzegiten doa, obra bera guerra baten azalpena eta honen garapena azaltzen duelarik, hasten da gizon armatuak aurkezten, eta hortik aurrera martxak entzuten dira, otoitzak eta eskaerak, gudarien pentsamenduak, gerra osteko sentimenduak eta bakearen aldeko kantu batekin amaitzen da:

-The Armed Man
-Call to prayers
-Kyrie
-Save Me from Bloody Men
-Sanctus
-Hymn Before Action
-Charge!
-Angry Flames
-Torches
-Agnus Dei
-Now the Guns have Stopped
-Benedictus
-Better is Peace

Bi abesbatzek obra ensaiatzen hasi gara Azaroan aurkeztu ahal izateko, momentuz Durangon eta Gernikan egingo da, eta Gernikaren bonbardeaketari buruzko irudiak eta bideoak jarriko dira, bi herriak prest egon dira material anitza usteko proiektua ondo atera ahal izateko; nire ustez oso proiektu hunkigarria izango da.

Karl Jenkins


Karl Jenkins, musika-egile famatua, 1944an jaioa Gales-en; oboea jotzen hasi zen bere ibilbidea eta batez ere ezaguna zen rock eta jazz musiko bezala.

Musikagile bezala "Adiemus" proiektuarekin egin zen famatua; obra hau: Japonen, Londresen, Alemanian, Espainian, Finlandian..aurkeztu du. "Adiemus" lehenengo diska: Songs of santuary 1994ean atera zen nahiko harrera onarekin.

1999.an "The armen mad- A mass for peace" publikatu zuen, bakearen aldeko meza bat da, gudeei buruzko abestiak eta otoitzak aurkezten dituelarik.

2005ean "Requiem/In These Horizons Stones Sing" atera zuen.

Bizkaiko koral eguna 2009


B.A.E- ko ekintza hau, aurten Usansolon ospatuko da, Ekainaren 14an, Usansoloko orfeoiaren 25.garren urteburua ospatzeko eta 62 abesbatzek hartuko dute parte. Kontzertuaren programa:

AHOTS ZURIAK (Txikis)

1 – Sant Urbanen Bezperan
2 – Nesiponono
3 – Bautista Basterretxe
4 - Siyahamba

AHOTS GRABEAK

1 – Boga, boga
2 – Yo te diré
3 – Beti Eskama Kentzen
4 – Adio Euskalherriari

AHOTS ZURIAK, HELDUAK, EMAKUMEAK

1 – Zure Agurra
2 - Sin ti
3 - Dos palomitas
4 – Maritxu Nora Zoaz

AHOTS MIXTOAK

1 – Nerea izango zen
2 – Blancas como palomas
3 – Kaiku
4 – Albokariak

ABESBATZ GUZTIAK BATERA

1 – Himno final de la Ópera Txanton Piperri (Euskalherriko)
2 – Agur Jaunak

BAE, Bizkaiko Abesbatzen elkartea

Elkarte hau Bizkaiko abesbatzetako ekintza batzuetaz arduratzen da, haien artean: beste sarrera batean aipaturiko "Udaberriko kontzertuak",Bizkaiko koral eguna, "BBK-ren koroentzako musika-egile saria", "txikien gabon kontzertuak", eta egiten dituzten kurtsoak.

Elkartean 135 koro daude (6000 koralista inguru) bai ahots zurikoak, mixtoenak, grabeenak..kontuan harturik. Abesbatz hauek taldeka banatzen dira: Bilboko gunea, Ezkerralde-Enkarterriak, Uribekosta-Txoriherri eta Busturi-Duranguesado-Arratia gunekoak.

Biotzetik Basque Choir de Boise (Idaho), B.A.E-ren sozio honorifikoa da.

Bere orrialdean informazio gehiago aurkitu ditzakegu eta baita ere partitura batzuk, abesbatzetako materiala hartzeko egokia izango dena

2009-05-18

Udaberriko kontzertuei buruzkoak

Aurreko sarreran esan genuen bezala, abesbatzeentzako garrantzitsua diren kontzertu batzuk udaberrikoak dira, beraz, kontzertu hauek egiten ari direla euskal herri osotik aipagarria dela iruditu zait. Pasaden larunbatean abesbatz batzuk (Jatorki abesbatza haien artean) Atxuriko "La Encarnacion" elizan egon ginen, eta bi aste barru Plentzian berriz ikusiko gara elkar.

Ondoren "Maitia nun zira" abestia interpretatzen duen abesbatz baten bideoa ikusi ahal duzue. Abesti polit hau Jatorki eta beste euskal herriko abesbatzei entzutea ohikoa da

2009-04-23

Udaberriko kontzertuak


Bizkaiko abesbatzek duten beste kontzertu garrantzitsuen artean Udaberriko kontzertuak dira, euskal herriaren barruan egindako kontzertuak dira, abesbatz bakoitzak data eta herri zehatzak dauzkate eta eramango duen programa erabaki beharko du. Normalean kontzertuan folkloreko abestiak, euskal herriko kanta tradizionalak baita habanerak egotea ohikoa da.

Begoñako kontzertuak

Bizkaiko abesbatzen kontzertu garrantzitsuenetarikoak Begoñan orain dela urte asko antolatzen hasi ziren kontzertuak dira, urtero egiten den gauza da, urte hasieran, eta asteburuero hilabetearen zehar abesbatz pilo bat pasatzen dira hemendik. Kontzertu hauetan balorapenak egoten dira eta abesbatz bakoitzari nota bat jartzen zaio, nota horren arabera hurrengo urtean kontzertu hauetan parte hartu ahal izango duten erabakitzen da.

Ondoren urte honetan "Jatorki" abesbatzak Begoñako kontzertuan emandako programaren abesti baten bideoa aurkezten dut.


2009-04-01

Abesbatzak, sarrera

"Betidanik izan dut gustoko abestea, eta abesbatzetako lana, ahots desberdinak sortutako melodiak, hauen arteko harremana eta armonia etab. Egun batean, 14 urte nituelarik abesbatz bateko berri bat ikusi nuen, non jendea bilatzen ari zirela zioen, eta frogatzea erabaki nuen beldurrez-beldur; hortik aurrera bi abesbatxetan egon naiz. Lehenengoa, Txori-Kantari abesbatxa, gazteen abesbatz bat, eta geroago Jatorki abesbatzean"

Blog-ean hauei buruz mintzatzeaz aparte, abesbatzei buruz jakin beharreko antolaketa, sozietateak, berriak, informazioa etab ipino dut.

Abesbatzak gainera folklorea mantentzeko eta jendeari honetaz gozatzeko aukera ematen diotela deritzot, beraien errepertorioen barruan musika hau garrantzia handia izaten baitu. Honetaz aparte: barrokoa, sakroa, eta era guztietako polifonia lantzen dute orokorrean.

Abesbatz mota asko daude: ahots zuriena (emakumeak), ahots grabeetakoa (gizonak), mixtoa… (sopranoa, tenorea, kontraltoa eta baxua), haurren abesbatzak… Dena den, gai hauetan pixkana joango gara barneratzen.

2009-02-18

Aurkezpena


Blog hau musika eta teknologia berriei buruzko ikasgaiari buruz izango da.
Beste ikasle batzuk haien blog-a egiten ari dira ere, adibidez http://solatea.blogspot.com/