2009-06-06

BAE, Bizkaiko Abesbatzen elkartea

Elkarte hau Bizkaiko abesbatzetako ekintza batzuetaz arduratzen da, haien artean: beste sarrera batean aipaturiko "Udaberriko kontzertuak",Bizkaiko koral eguna, "BBK-ren koroentzako musika-egile saria", "txikien gabon kontzertuak", eta egiten dituzten kurtsoak.

Elkartean 135 koro daude (6000 koralista inguru) bai ahots zurikoak, mixtoenak, grabeenak..kontuan harturik. Abesbatz hauek taldeka banatzen dira: Bilboko gunea, Ezkerralde-Enkarterriak, Uribekosta-Txoriherri eta Busturi-Duranguesado-Arratia gunekoak.

Biotzetik Basque Choir de Boise (Idaho), B.A.E-ren sozio honorifikoa da.

Bere orrialdean informazio gehiago aurkitu ditzakegu eta baita ere partitura batzuk, abesbatzetako materiala hartzeko egokia izango dena

No hay comentarios:

Publicar un comentario