"Betidanik izan dut gustoko abestea, eta abesbatzetako lana, ahots desberdinak sortutako melodiak, hauen arteko harremana eta armonia etab. Egun batean, 14 urte nituelarik abesbatz bateko berri bat ikusi nuen, non jendea bilatzen ari zirela zioen, eta frogatzea erabaki nuen beldurrez-beldur; hortik aurrera bi abesbatxetan egon naiz. Lehenengoa, Txori-Kantari abesbatxa, gazteen abesbatz bat, eta geroago Jatorki abesbatzean"
Blog-ean hauei buruz mintzatzeaz aparte, abesbatzei buruz jakin beharreko antolaketa, sozietateak, berriak, informazioa etab ipino dut.
Abesbatzak gainera folklorea mantentzeko eta jendeari honetaz gozatzeko aukera ematen diotela deritzot, beraien errepertorioen barruan musika hau garrantzia handia izaten baitu. Honetaz aparte: barrokoa, sakroa, eta era guztietako polifonia lantzen dute orokorrean.
Abesbatz mota asko daude: ahots zuriena (emakumeak), ahots grabeetakoa (gizonak), mixtoa… (sopranoa, tenorea, kontraltoa eta baxua), haurren abesbatzak… Dena den, gai hauetan pixkana joango gara barneratzen.